MITO Planeta


2013 - 2014
---------------

mitoplaneta

Hemen dago gure bideoa.
Creative Commons License

------------------------------------------------------------------
2012 - 2013
-------------


GURE BIDEOA




BIDEOAREN GIDOIA - ESZENAK

LEHENENGO ESZENA: EGUNEKO ZENTROAREN KANPOALDEAN

Lagun talde bat Eguneko Zentrotik atera da. Borobil batean,  barruan gertatutakoari buruz hitzegiten daude.
 
DANIEL:

    - Ze ondo pasa dugun aitona-amonekin,ezta?

LUKAS:

     - Bai, eta ikusi duzue nola txalotu duten?

NADINE

    - Bai, nik uste dut dut oso ondo pasa dutela.

OLAIA:

    - Konturatu zarete dantzan animatu den amonarekin?

KIKE:

    - Beyonce ematen zuen. A zelako martxa zeukan!

PERU:

    - Eta bertsotan hasi den aitona?

DANEL:

    - Primeran abestu du eta gainera... oso jatorra zen!

ALI:

    - Jo baietz! Gustatuko litzaidake horrelako aitona etxean edukitzea!
BIGARREN ESZENA: PARKEAN

AMA (Naiara) ALABARI (Idoia) TELEFONOZ DEIKA 
 
AMA:
   - Non zaude maitea?

NESKA:
   - Parkean. Eguneko zentrora joan gara “Nagusiak alaitu” saioa egitera. Ez dakizu zein ondo pasa dudan! Denak oso atseginak izan dira. Lagunekin gelditu nahi dut pixkat. Ahal dut?

AMA:
   -Bale, baina badakizu ezin zarela berandu arte gelditu, amona pasian ateratzea tokatzen zaizu eta.

NESKA:
   - Jo ama, zergatik ni? Beti ni. Kokoteraino nago. Gaur lagunekin nahi dut! Atera zuk amona!

AMA:
   - Ze, kanpoko aiton-amonek zure amonak baino garrantzi handiagoa daukate, edo?

 
HIRU
GARREN ESZENA: ETXEKO EGONGELAN (LIBURUTEGIAN)




Aitana, Jone, Emma, Nahia eta Maider liburutegira doaz. Liburutegian aitona dago bere gustoko filma telebistan ikusten.



1.- Neskei kaixo esaten die, baina, ez diote kasurik egiten.


2.- Neskek aitonari mandoa kendu zakar eta kanalez aldatzen dute.


3.- Aitonak berriz esaten die:
     - Eo, hemen nago!


4.- Neskak, denak aldi berean, biratzen dira eta haserre aurpegiekin esaten diote:
     -shhhhhhhhh!!!


5.- Aitonak keinu txar bat egiten du.
  LAUGARREN ESZENA: ETXEAN MAHAI BATEN INGURUAN

Amona, aita eta semeak hitzegiten daude

 
AIMAR: - Aita ze maitagarriak izan dira aiton-amonak!

MANEX: - Eta, ze istorio politak kontatu dizkiguten.!

(Aita) IKER: - A Bai?zeintzuk?

GERMAN: - Ba...Orokieta eskola garai batean nolakoa zen....

(Amona) AIORA: - A Bai! nik badakit!

AIMAR: - Eta kristalezko hezurrak zituen gizonaren pasadizoak?

MANEX: - Joe, ze istorio onak!.

(Amona) AIORA: - Bai! Felipe zuen izena.

ANEK AIORARI DEITZEN DIO

(Amona 2) ANE: - Kaixo Marije! Maritxu naiz. Ez dakizu ze ondo pasa dudan zure iloba eta bere gelakoekin!

(Amona) AIORA: - Noiz? Eta zer egin dute ba?

(Amona 2) ANE: - Dantzak, antzerkiak...kontu-kontari aritu gara ixildu gabe.

(Amona) AIORA: - ZORIONEKOA ZU! Niri ez didate batere kasurik egiten. IKUSEZINA NAIZ BERAIENTZAT.

AZKEN ESZENA

Denak korroan eserita isil-isilik daude, eta bat-batean esaten du ume batek (Jokin):

   - Zuek tuntunak al zarete?!!! Etxeko eguzkiak ez al du epeltzen edo?!!!
 

Eta denak isilik baina isilago geratzen dira.

Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NoDerivs 3.0 Unported License.

...

No hay comentarios:

Publicar un comentario