lunes, 12 de mayo de 2014

TXAPELDUNAK !

Irabazi dugu!!! 

Lehia oso gogorra izan arren azkenean gure lanak eta esfortzuak sarituak izan dira. Lehengo postua lortu dugu sailkapenean.

Aurtengo 2013-2014ko Kosmodisean, TXAPELDUNAK ! ! !



lunes, 5 de mayo de 2014

BUKATU DA

Bukatu dira azken planetako lanak eta ebaluazioa egin dugu.
 Bakarrik falta zaigu Kursaaleko ekitaldia ikustera joatea, eta zorte pixka batekin sariren bat irabaztera, orain arte lan txukuna egin dugulako eta ondo sailkatuta gaudelako.
Ostiralean Donostira !!!
 
 

miércoles, 26 de febrero de 2014

SAILKAPENA

Kosmodiseako lehenengo bi planeta gainditu ondoren hemen daude puntuazioak eta sailkapena.

Bigarren postuan gaude !
Bistan dago oso ondo goazela; ea hobeto amaitzen dugun!



lunes, 18 de noviembre de 2013

AURTENGO GAIA

Eskola guztien artean bozketa bidez lau eremuetan suertatu diren gai irabazleak ikusi eta aztertu ondoren, gure taldeak "Stop Bulling" lantzea erabaki du.



jueves, 24 de octubre de 2013

BERRIRO MARTXAN

Aurten ere KOSMODISEAn parte hartuko dugu. Bere zortzigarren edizioa izango da. Ea aurtengoan iazko postua hobetzen dugun!


viernes, 10 de mayo de 2013

lunes, 14 de enero de 2013

LEHEN EMAITZAK

KOSMODISEA-ko IKONO planetako lanak bukatuta, oso ondo hasi garela esan behar dugu, ebaluazioak egin ondoren LEHEN POSTUAN geratu garelako!

Orain, bigarren planeta GRAPHO horretan hasiko gara eta gure asmoa lehen postuari eustea izago da, hori bai, lana txukuna, ona eta atsegina eginez.